XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Italia ezagutzen dutenek ez dute sekula bitxia aurkituko baldin eta, gai honetarako, ez badut beste inon adibiderik bilatzen; zeren horretan herri hori esaten ahal baita munduko garaitikoaren irakaslea.

Eskuarkiago emakume ederrak baitituzte eta guk baino itsusi gutiago; baina edertasun arraro eta bikainetan aurkitzen dut parean goazela.

Eta berdin uste dut gogoetan: molde arruntetarik anitzez gehiago dute eta zozokeria alderatzerik gabe arraroagoa da ageriki; gogo berezi eta maila gorenekoetan, ez diegu ezer zor.

Antzekotasun hau hedatu beharko banu, irudituko litzaidake suhartasunaz esaten ahal dela, aitzitik, haien ondoan, gure artean herrikoia eta naturala dela; baina batzuetan ikusten da haien eskuetan hain betea eta azkarra non dauzkagun adibide guztiak gainditzen baititu.

Herri hartako ezkontzak honetan dabiltza mainguka: haien azturak hain lege zakarra eta azpikaria ematen die emakumei non arrotzarekiko elkartzerik urrunduena baitzaie hurbilena bezain larria.

Lege horrek hurbiltasun guztiak halabeharrez mamitsu bilakatzen ditu; eta, dena batera baitoakie, andereek badute hagitz hautabide erraza.

Eta hesi horiek hautsi badituzte, sinets ezazu su egiten dutela: luxuria ipsis vinculis, sicut fera bestia, irritata, deinde emissa.

Bridak apur bat laxatu behar dituzte:

Vidi ego nuper equum, contra sua frena tenacem, Ore reluctanti fulminis ire modo.

Lagungoarekiko nahia ilauntzen da libertate zerbait emanez.

Gutiz goiti beheiti gu zori beretsuan gabiltza.

Haiek ezinagokoak dira hertsatzean, gu laxatzean.

Gure herriko ohitura eder bat da gure seme-alabak onartuak izan daitezen etxe onetan nerabe moduan haziak eta heziak izateko nobleziaren eskola batean bezala.

Eta jendetasunik eza eta laidoa ere omen da horretarako aitorenseme baten ukatzea.

Ohartu naiz (zeren zenbat etxalde, hainbat modu eta molde ezberdin) beren ardurapeko neskei arau hertsiagoak eman nahi izan dizkieten andereek ez dutela mentura hoberik ukan.

Neurtasuna behar da; beren jokamoldearen zati on bat beren zuhurtziari utzi behar zaio: zeren ez baita, nolanahi ere, orotarik bridatzen ahal dituen araubiderik.

Baina aski egiazkoa da eskolatze libre batetik, bere eraztunak salbu, ateratzen dena hagitzez fidagarriagoa dela eskola gogor eta hertsi batetik osorik ateratzen dena baino.

Gure aitek zuzentzen zuten beren alaben jokamoldea ahalke eta beldurrari buruz (kuraiak eta nahiak berdinak ziren); (...).